ANTZINAKO GREZIA


Antzinako Egiptori buruz egin dozuezan lan ederrak aurkeztu eta gero, aro barria landu behar dogu orain. Historian zehar egon diran erlijio eta sinesmen garrantzitsuenak landuko doguzan ikasturte honetan, ezin dogu ez-ikusiarena egin antzinako greziarren aurrean.

Egiptori buruz berba egin dogunean israeldarrak bertan egon ziran garaiak gogoratu doguz. Bibliak ere garai horri buruz berba egiten deusku eta Urteera liburuan agertzen dira gertatutako hainbat.



Greziak ere, orain hasiko dozuezan lanatan idatziko dozuen moduan, eragin handia izan eban gure kulturan, fedea barne. Itun Barri osoa, lehenengo kristauek idatzi euskuezan idatzi eta liburuak biltzen dauzana (guretzako sakratuak diran Ebangelioak barne), antzinako grekeraz idatzita dagoz.






 Oraingoan egingo dozuen lana ez da azalpenakaz osotzeko ppt formatuko dokumentoa izango. Erronka desbardina izango da. MIcrosoft Live Movie Maker programa erabilita, portatiletan dozue, Antzinako Greziako erlijioari buruko bideoa editatuko dozue. Azaldu dogu gelan zelan erabilten dan eta erraz hasi zarie lehenengo pausoak emoten.

ENTREGATU BEHAR DOZUENA:

- Windows Live Movie Maker programagaz editatutako bideoa.
- Bideoa da bialdu behar deustazuena, ez proiektua (gelan azaldu dogu desbardintasuna).
- Gelaren arabera data aldatu daiteke, baina, edozelan be, abenduaren 14a -barikua- izango da entregatzeko azken eguna.
- Ohiko e-mail helbidean ala disko estraiblean entregatu daikezue.
- Bi eta bost minutu arteko iraupena izan behar dau.
- Klasean hasi eta amaitu behar da. 

EBALUATZEKO KONTUAN IZANGO DODAZANAK:

- Eskatutako epean entregatu izana.
- Entregatutako lanak eskatutako baldintzak beteten dauazan.
- Musikaren egokitasuna.
- Gaiko edukiak (Antzinako Greziako Erlijioari jagokozanak) ondo ulertu eta azaldu dozuezan.
- Hizkuntza era egokiak erabili dozuen: bai bideoa aurkezterakoan eta bai bideoan bertan idatzitakoetan.

AHOLKUAK

- Lana ordenagailu berean hasi eta amaitu. Proiektua batetik bestera pasatzen ibilten bazarie, programak arazoak emongo deutsuez -aurreko urteetako esperientzien arabera-.
- Ondo aukeratu musika, argazkiak eta testua.
- Ez nahastu gaur egungo Grezia eta Antzinakoa.
- Argitu zalantzak nigaz lana entregatu baino lehen.

INFORMAZINO ITURRI POSIBLE BATZUK

- Wikipedian:
      · Antzinako Grezia

- Youtubeko bideoetan ere informazino baliagarria topau zeinkie, hau gomendatzen deutsuet bereziki, "Exploradores de las Historia"deritzon sailekoa:





Animo! Egiptoko lanak ederto baten egin dozuez. Ziur nago honeek ere bikainak izango direna!